Asteazken honetan amaituko da udaletxea ezagutzeko bisita gidatuetan izena emateko epea

Donostiako Udalak ate irekien jardunaldiak antolatu ditu apirilaren 14, 15 eta 16an, erakundea herritarrei hurbiltzeko eta eraikinaren balioa nabarmentzeko.
Donostiarrek udaletxeko areto nagusietako batzuk bisitatu ahal izango dituzte, modu librean edo bisita gidatuen bidez. Bisita horietan izena emateko epea bihar, asteazkena, amaituko da, eta izen ematea 010 telefonora deituz edo Udalinforen bulegoetan egin daiteke.
Bisita gidatuetarako aurreikusitako ordutegiak, udalaren historia azalduko dutenak, honako hauek dira: apirilaren 14n (16:00etan euskaraz eta 17:00etan gaztelaniaz); eta apirilaren 15ean eta 16an (11:30ean euskaraz, 12:30ean gaztelaniaz, 16:00etan euskaraz eta 17:00etan gaztelaniaz).
Bisita librea
Bisitariek, gainera, libreki ikusi ahal izango dituzte areto desberdinak, hala nola, udalbatza aretoa, eskalinata nagusia, harrera gela, gobernu batzarraren aretoa eta prentsa aretoa.
Eraikina bisitatzeko sarrera Alderdi Ederreko erdiko eskaileretatik egingo da, eta ordutegia honako hau da: apirilaren 14an (16:00etatik 20:00etara); eta apirilaren 15ean eta 16an (11:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara).