Pintxo solidario bat sortu dute Animaliak Babesteko Elkartearentzat dirua biltzeko
Errege-Erregina Katolikoen kaleko Casa Valles tabernak pintxo solidario bat merkaturatu du, Gipuzkoako Animaliak Babesteko Elkarteari laguntzeko. Pipper izena jarri diote mokadu berriari, estatuari buelta ematen lehena izan den Pipper txakur donostiarraren omenez.
Pintxo berria edalontzian zerbitzatzen da, eta pisto baten osagaiak ditu: kalabazina, tomatea, azenarioa, arrautza, eta piper gorriak eta berdeak. Gilda asmatu zuen taberna da Casa Valles, eta pintxo berria soilik denbora tarte jakin batez dastatu ahal izango da bertan, hilabete batez, gutxi gorabehera.
Pipper Espainiar estatua osorik zeharkatu duen lehen txakurra da, 50.000 kilometro baino gehiago egin eta 100 helmuga nagusiak bisitatu ondoren. Abentura 2018an hasi zen, eta 350.000 lagunek baino gehiagok jarraitzen dute, sare sozialetako @pipperontour kontuaren, TVEko bere programaren, liburuen eta komikien bidez.
Gipuzkoako Animaliak eta Landareak Babesteko Elkartea irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta Eusko Jaurlaritzak onura publikokotzat aitortu du. Abandonatutako animaliak jaso eta zaintzen dituzte bertan.