Salbuespen neurrien aurkako "agerraldi jendetsua" egingo du Sarek
Euskal presoen eskubideen aldeko Sare plataformak iragarri du “agerraldi jendetsu” bat egingo duela hilaren 29an Donostian, presoen aurkako salbuespen neurriak bertan behera utzi ditzatela eskatzeko. Salbuespen neurriak STOP, etxerako bidean oztoporik ez! lelopean egingo dute agerraldia, eta Artzain Onaren katedralaren plazan izango da, 12:00etan.
“Irudi indartsu bat bilatu nahi dugu, jendetsua, plurala, herri ezberdinetako norbanako zein eragileak elkartuko dituena, aldarrikapen baten baitan: salbuespena stop, etxerako bidean oztoporik ez!”, nabarmendu dute. Halaber, herritarrak parte hartzera deitu dituzte.
📷 Apirilaren 29an “Salbuespen neurriak STOP, etxerako bidean oztoporik ez!” Leloarekin Donostiako Artzai Onean eginen dugun agerraldi jendetsuan parte hartzeko deia luzatu nahi dugu.
— Sare #EtxeraBideaGertu ↗️↙️ (@sare_herritarra) April 12, 2023
•••#SalbuespenNeurriakStop#EtxerakobideanOztoporikEz#Etxerabideagertu#Etxera pic.twitter.com/r54WC1VAHr