Altzako kiroldegia hautatu dute Espainiako arkitektura sarietarako
Espainiako Arkitektoen Elkargoen Kontseilu Gorenak (CSCAE) eta COMPAC enpresak aliantza berritu dute, Espainiako Arkitektura sariak antolatzeko. Estatu guztiko 429 proposamen aurkeztu ziren sarietara, eta hurrengo fasera pasatu diren 177 proposamenen berri eman dute. Tartean dago Altzako kiroldegia, Hego Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak aurkeztuta.
Orain, epaimahaiak finalistak eta irabazleak hautatu beharko ditu, eta sariak ekainaren 22an egingo duten gala batean banatuko dituzte.