Antiguako Etxera Eguna antolatu dute larunbaterako
Antiguako Sarek antolatuta, euskal presoen eskubideen aldeko Etxera Eguna egingo dute larunbatean (hilak 22), Gaskonia plazan –auzoan, Txillardegi plaza gisa ere ezaguna–. Egun osoko egitaraua prestatu dute, eta eguerdian egingo duten manifestazioa da egitarauaren erdigunea.
12:00etan hasiko dira, horma irudi margotzearekin. 13:00etan, kartelada egingo dute; 13:30ean, auzo argazkia eta 13:40ean abiatuko da manifestazioa. Ondoren, 14:45ean, bazkaria egingo dute, sagardotegi menuarekin. Azkenik, 18:00etan, presoen eskubideen aldeko kantujira egingo dute, auzoko hainbat musikarirekin.
Manifestazioari dagokionez, hainbat eragilek egin dute bat mobilizazioarekin: Antiguotarrak dantzataldeak, jai batzordeak, Antigua Futsal taldeak, AntiguaOtarrak kontsumo taldeak, AEK-ko irakasleek, Ehun plataformak, Dokak, Ernaik, LABek, Sortuk, EH Bilduk, Platero mendi taldeak eta Loretope konpartsak.