Mahai inguru bat antolatu dute Amaran, bost alkategaiekin
Amara Bai Amarako auzo elkartea maiatzaren 28ko udal hauteskundeetara begira jarri da, eta mahai inguru bat antolatu du auzoan, bost alkategai nagusiekin: Eneko Goia (EAJ), Juan Karlos Izagirre (EH Bildu), Marisol Garmendia (PSE-EE), Borja Corominas (PP) eta Victor Lasa (Elkarrekin Podemos) joango dira.
Mahai ingurua maiatzaren 10ean izango da, auzoko frontoian, 19:00etan. Auzo elkarteko presidente Harkaitz Aranburuk moderatuko du saioa, eta gai hauek jorratuko dituzte: zonakatzea eta Amara. Azpiegiturak; trenbidea zabaltzako proiektua; merkataritza: San Bartolomeko proiektua eta abar; eta mugikortasuna.