San Telmo Museoak ez ditu itzuliko Zuloagaren oinordeko batek eskatu dituen zazpi koadroak
Ignacio Zuloaga margolariaren zazpi koadro eta marrazki bat jaso zituen dohaintzan San Telmo Museoak 1967an. Margolariaren seme-alabek, Antonio eta Lucia Zuloagak egin zuten dohaintza hori.
Orain, Zuloagaren oinordeko batek lan horiek berreskuratu nahi ditu, baina Donostiako Tokiko Gobernu Batzordeak obrak itzultzeko eskaera ezestea erabaki du.