Lendakaris Muertos taldeak eta Juantxo Skalarik joko dute Herrerako jaietan

Bi hilabete falta dira oraindik Herrerako San Luis jaiak iristeko, baina dagoeneko iragarri dituzte plaza jendez beteko duten kontzertuak, eta, ohiko legez, talde handiak igoko dira Herrerako oholtzara.
Ostiralean, ekainaren 16an, Juantxo Skalari & La Rude Band, Lendakaris Muertos eta Sardeska taldeek joko dute, eta larunbatean, 17an, Elektro Buiaka elektro txaranga eta Bidean erromeria. Bi egunetan, 22:00etan hasiko dira kontzertuak.