Raimundo Sarriegi omenduko dute udaleko txistulariek
Igandean, hilaren 23an, 110 urte beteko dira Raimundo Sarriegi konpositore ezaguna (Donostia, 1838-1913) zendu zenetik, eta Donostiako Udaleko Txistulari Taldeak omenaldia egingo dio. Igandean bertan izango da omenaldia; alde batetik, kontzertu berezia emango dute Parte Zaharreko Plaza Berrian 12:15ean, eta lore eskaintza eta ohorezko kontrapasa egingo dute Sarriegi plazako monumentuan, 13:00etan.