‘Soilik baietz da baietz’ legearen erreformaren aurka mobilizatu dira Donostian
PSOEk PPrekin adostu du soilik baietz da baietz legearen erreforma, eta gaur (hilak 20) eztabaidatu dute proposamena Espainiako Kongresuan, baita onartu ere (aldeko 233 boto, aurkako 59 eta 4 abstentzio). Espainiako Berdintasun Ministerioak bultzatutako legeak onespena jarri zuen erdigunean, baina PSOEk PPrekin adostutako erreformak bortizkeriaren eta larderiaren baldintzak berreskuratuko ditu, onespena erdigunetik kenduz. Hori dela eta, feministek elkarretaratzea egin zuten asteazken arratsaldean Donostiako Justizia Jauregiaren aurrean, Onespena ez da ukitzen! Askeak eta eskubideen alde lelopean. Bilboko Justizia Jauregian ere mobilizatu ziren.
PSOEren erreforma proposamenak ez dauka euren gobernukide Unidas Podemosen babesik, ezta EH Bilduren babesik ere, besteak beste. EAJk, aldiz, babestu egin du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen alderdiaren testua.