Urgulleko gazteluko begiratokira igotzeko sarbideak antolatu dituzte, jendea ez pilatzeko
Noticias de Gipuzkoa komunikabidearen arabera, doako txartelen sistema baten bidez kontrolatzen hasi dira begiratokira igotzen den jende kopurua. Izan ere, sarbidea harrizko eskailera estu bat da, aldapa handikoa, eta arriskuak saihestu nahi dituzte. Jende asko elkartzen denean, doako txartelen sistemak sarbidea hobeto antolatzen lagunduko diela uste dute.
Urgulleko Historiaren Etxetik sartuta igotzen da jendea gazteluko begiratokira, Jesusen Bihotzaren eskulturapean dagoen talaiara.