Anari izango da Infernuko teilatuan, maiatzaren 4an
Infernuko eraikineko teilatu-laura igoko da Anari Alberdi musikaria, datorren maiatzaren 4an. Huste arriskuan daude Infernuko eraikinak, eta hainbat jarduera eta egitasmo ari dira aurrera eramaten Infernua Bizirik plataformako kideak.
Argitu dutenez, “edozein egunetan iritsiko da auzoa uzteko agindua eta, horren aurrean, erresistentzia kutxa elkartasunez betetzea ezinbestekoa zaigu”.
19:00etan izango da kontzertua eta Anarirekin batera Alu Zikinak taldea arituko da. 10 euro balioko du sarrerak, eta ordaindu ezin duenari beste aukerak eskainiko dizkietela jakinarazi dute.