"Herritarren bizitza hobetu nahi dugun bakoitzean eskumenen inbasioez hitz egiten du EAJk"
Elkarrekin Podemos buru duen ezkerreko koalizioak agerraldia egin du Jolastokietan, eta Etxebizitza Legea izan dute hizpide, besteak beste.
Victor Lasa alkategaiak iragarri du Etxebizitzaren Lege Berrian transakzio zuzenketa bat sartuko dutela, “Donostia gisa hirien kontrolik gabeko turistifikazioa geldiaraziko duena, auzo bakoitzeko etxe turistikoen kopurua mugatzeko”.
Elkarrekin Podemos, Ezker Anitza-IU, Equo-Berdeak eta Alianza Verde koalizioko hiru ordezkarik parte hartu dute Altzako agerraldian. Lasa alkategaiak, Arantza Gonzalez zerrendako bigarrenak eta Lidia Ucher zerrendako laugarrenak. Lasak transakzio zuzenketaren xehetasunak eman ditu: “Kontua da behingoz bermatu ahal izatea jabe handiek ez dituztela beren pisuak turismo-merkatura eramango egoitza alokairuaren ordez. Izan ere, azkenean, egoiliarrak gara ordaintzen dugunak, eskaintza faltarekin eta gehiegizko prezioekin etxebizitzan”.
Bestalde, EAJren jarrera kritikatu du ezkerreko koalizioak. “Herritarren bizitza hobetu nahi dugun bakoitzean eskumenen inbasioez hitz egiten du EAJk. Bere aitzakia da ezer ez egiteko eta azken berrogei urteetan bezala jarraitzeko”, adierazi du Lasak. Azken 40 urteotan higiezinen sektoreak bizi duen “hondamendi egoera” konpontzeko ezer ez egitea egotzi dio EAJri.