Sahatsako belarra moztuko dute bizilagunek bihar, bertako zuhaitz landaketa zaintzeko
Erriberak Martxan auzo elkarteak eta Haritzalde elkarteak bultzatuta, zuhaitz landaketa bat egin zuten urtarrilean Loiolako Erriberako Sahatsa eremuan. Azaldu dutenez, udalak urtean “bizpahiru aldiz” aldiz garbitzen du zuhaitz horiek landatuta dauden lekua.
“Gure aldarrikapena irudikatzen duen landaketa zaintzeko, Sahatsa eremuan hazi diren belarrak moztu behar dira”, nabarmendu dute. Hori dela eta, asteazkenean, apirilaren 26an, belarra mozteko elkartuko dira Sahatsan, 19:00etan.