Adinekoen zaintza eztabaidagai ostegunean, Gipuzkoako hautagaien eskutik
Gipuzkoako Senideak elkarteak eztabaida bat antolatu du ostegun honetan Tabakaleran, maiatzaren 28ko hauteskundeetan Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hautagai izango direnekin. Adinekoen zaintza izango da eztabaidaren muina, hain zuzen, azken urteotan gizartean garrantzia handitzen joan den eztabaida da.
Bertan izango dira Maite Peña (EAJ), Estitxu Elduaien (EH Bildu), Susana Garcia Chueca (PSE), Miren Etxebeste (Ahal Dugu) eta Mikel Lezama (PP).