Bi donostiar epaitegira deituak izan direla salatuko du Sarek ostiralean
Sare euskal presoen eskubideen aldeko plataformak salatu duenez, bi donostiar epaitegira deituak izan dira, “euskal presoen aldarria kalean egoten saiatzeagatik”. Hori dela eta, elkartasun agerraldia egingo dute ostiralean Parte Zaharreko Plaza Berrian, 19:30ean.
Jarraian, hilero azken ostiralean egin ohi duten moduan, kartelada abiatuko dute. Bestalde, larunbatean, presoek pairatzen dituzten salbuespen neurriak salatzeko agerraldi jendetsua egingo dute Artzain Onaren katedralean, 11:30ean.
📅Adi ‼️
— Sare Donostia (@SareDonostia) April 26, 2023
📌Ostirala 28:
AZKEN OSTIRALA Elkartasun Agerraldia epaitegira deituak izan diren bi Donostiar babesteko eta ondoren enkartelada 19:30tan Plaza Berritik
📌Larunbata 29: PRENTSAURREKO jendetsua Gradu Erregresioa salatzeko; Artzai Onan 11:30tan#etxera #etxerabideagertu pic.twitter.com/2sMxKO0Mwd