Okendo Aldeko plan berezia gelditzeko eskatuko dute
Ulia Auzo Elkarteak elkarretaratzea egingo du maiatzaren 3an, Nafarroa hiribideko beheko berdegunearen ondoan, 19:00etan. Donostiako Udalak aurrera eraman nahi duen Okendo Alde hirigintza proiektua gelditzeko eskatuko dute. Auzo elkartea hasieratik agertu da proiektuaren aurka, eta hainbat mobilizazio egin dituzte.
Gogoratu behar da Manteo-Zemoria parkea nabarmen eraldatuko duen hirigintza proiektua onartu duela Donostiako Udal Gobernuak. Hain zuzen ere, Basque Culinary Center fundazioaren Gastronomy Open Ecosystem (GOe) bigarren egoitza eremu horretan eraikitzea aurreikusten dute. Martxoa bukaerako udalbatzarrean behin betiko onarpena eman zioten.