XXV. Kontxako barra klasikoaren erakustaldia egingo dute igandean 1.476 dantzarik
Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko da apirilaren 29an, eta urtero bezala, egun horren bueltan Dantzaren hilabetea antolatu du Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak (APDG). Egun horretan bertan, XV. Dantza Kalean ekitaldia egingo da Alderdi Ederreko lorategietan, 17:00etan. APDGko hamahiru eskoletako estilo garaikideko, jazzeko, neoklasikoko, urbano, aurredantzako eta street jazzeko 281 dantzarik hartuko dute parte.
Igandean, apirilaren 30ean, XXV. Kontxako barra klasikoaren erakustaldia egingo da. 11.00etatik 11:30era Txikien Barra egingo da Nautiko klubetik Cafe de la Concharaino, eta 11:50etik 12:20ra Ertainen Barra izango da leku berean. Bukatzeko, Nagusien Barra egingo da 12:45etik 13:30era Nautiko klubetik Antiguako tunela arte. Guztira, 31 irakasleen 1476 ikaslek parte hartuko dute Gipuzkoako (Andoain, Astigarraga, Donostia, Hondarrribia, Irun, Pasai Antxo, Errenteria eta Tolosa) eta Bizkaiko (Ondarroa eta Lekeitio) 26 Dantza eskoletakoak.
Maiatzaren 28an, igandea, Dantzaren Nazioarteko Egunaren XXVI. gala izango da Victoria Eugenia Antzokian. Bi saio izango dira: lehena 12:00etan, eta bigarrena 19:00etan. Sarrerak 24, 18 eta 10 euroren truke eskuratu daitezke.
XX. Dantza Saria
Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak XX. Dantza Saria emango die Iker Rodriguez dantzariari eta Aukeran dantza konpainiari. Ekitaldia maiatzaren 7an, igandea, izango da, 12:00etan, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoan. Sarrera gonbidapenarekin izango da, eta antzokiko leihatilan egongo dira eskuragarri egunean bertan. Tokiak mugatuak izango dira.