Alvaro Romerok udalaren oroigarria jaso du
Donostiako Udalak harrera egin dio gaur eguerdian Alvaro Romero snowboarder donostiarrari. Martxoan gazte mailako Munduko Txapelketa irabazi zuen Passo San Pellegrinon (Italia). Hori dela eta, udalaren oroigarria jaso du Eneko Goia alkatearen eskutik. Harrera ekitaldian beste udal taldeetako ordezkariek ere parte hartu dute.
“Donostiako snowboardak indar handia du. Dagoeneko ezagunak eta ospatuak diren miresten duzun Lucas Egibarren arrakastek jarraipena dute zuri esker”, adierazi du Goiak. Ildo horretan, alkateak eskerrak eman dizkio donostiar gazteari hiria “hain ondo” ordezkatzeagatik: “Etorkizun oparoa duzu aurretik, eta ziur nago laster garaipen gehiago ospatuko ditugula”.