Oihane Otaegik eta Mikel Unanuek mailari eutsi diote Bikote Mistoen Munduko Txapelketan
Bi egun falta dira Gangneung hirian (Hego Korea) jokatzen ari diren Bikote Mistoen Munduko Curling Txapelketa bukatzeko. Han dira Oihane Otaegi eta Mikel Unanue curling jokalari donostiarrak, eta helburua bete dute: mailari eutsi diote.
Austriari irabazi ondoren, Japoniaren kontra galdu dute, baina AEBetako bikotea menderatzea lortu dute partida estuan. Horrela, puntu olinpikoak banatuko dituen 2024ko Munduko Txapelketarako postua ziurtatu dute.