Alaia taberna itxi dute, 45 urteko ibilbidearen ondoren
Alaia taberna, Matia kalean. (Argazkia: Donostialdea Shopping) Antiguako taberna historikoenetako batek agur esan du asteburu honetan, Donostialdea Shopping atariak jakinarazi duenez: Matia kaleko Alaia tabernak. Tabernak 45 urte zeramatzan irekita, eta oso ezaguna zen auzoan, besteak beste, bere patata tortilla pintxoarengatik. Denbora gutxian, lau hamarkadatik gorako bi taberna itxi dituzte Donostian: Alaia eta Tomas Gros.


