Altza eta inguruko mendiak zeharkatuko dituen lasterketa bat egingo dute abuztuan
I. Txirrita mendi lasterketa antolatu dute, eta jada izena eman daiteke. Kirol probaren hasiera eta helmuga puntua Altzako San Martzial plaza izango da.
Abuztuaren 6an I. Txirrita mendi lasterketa egingo dute Altzan. Lasterketak Altzako San Martzial plazan izango du hasiera eta helmuga puntua. Osatu duten 16 kilometroko eta 723 metroko desnibela duen ibilbideak inguruko mendi eta bazterrak ezagutzeko parada eskainiko die parte hartzaileei du: Txoritokieta, Bizarain, Kutarro…
Antolatzaileen arabera, lasterketa aukera paregabea da Altzako txokoak ezagutzeko, baina baita Errenteriakoak eta Astigarragakoak ezagutzeko ere. Gainera, lasterketaren izenari erreferentzia eginez, lasterketa Txirrita bertsolariaren baserri aurretik ere igaroko da, Gazteluene baserritik, alegia. Izena eman daiteke hemen.