Janire Olarra eta Ilune Sanchez donostiarrek brontzezko domina bana eskuratu dute Espainiako judo txapelketan
Joan den asteburuan Madrilgo Gallur kiroldegian Espainiako haur eta kadete mailako judo txapelketa egin zuten. Bi donostiarrek brontzezko domina bana eskuratu dute haurren mailan: Janire Olarrak –48 kiloko lehian– eta Ilune Sanchezek –44 kiloko lehian– . Bi kirolariak Donostiako judo klubean aritzen dira. Taldeko beste kide batzuk ere izan dira lehian txapelketa berean. Maddi Harina, Eneko Azpeitia eta Yerai Etxaniz erearitu ziren haurren mailan, eta Itsaso Madariaga kadeteen mailan, euskal selekzioarekin.