Robert Plant & Saving Graceren kontzerturako sarrerak maiatzaren 5ean jarriko dituzte salgai
Datorren ostiralean (maiatzak 5), 10:00etan, Robert Plantek, Led Zeppelin taldearen sortzaile eta abeslariak, irailaren 10ean Kursaalen emango duen kontzerturako sarrerak jarriko dira salgai. Sarrerek 60 euroko prezioa dute, eta Kursaaleko leihatiletan eta www.kursaal.eus webgunean erosi ahal izango dira.
Kursaal Eszenako denboraldi berriari hasiera emango dion kontzertuan, Robert Plant Kursaal Auditorioan izango da Saving Grace bandarekin batera. Plant bera ez ezik, Saving Grace osatzen dutenak dira: Suzi Dian abeslaria (ahotsa), Oli Jefferson (perkusioa), Tony Kelsey (mandolina eta gitarra baritono eta akustikoak) eta Matt Worley (banjoa, gitarra baritonoa eta akustikoak).
Robert Plant & Saving Grace taldeak hiru kontzertu baino ez ditu iragarri irailean estatuan: Donostian aritzeaz gain, Ourensen (irailaren 9an) eta Bartzelonan (irailaren 12an) ere joko dute.