Azorak Groseko bizilagun baten fidantza "lapurtu" duela salatu du Saretxek

Saretxe Groseko Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez, “orain dela hilabete batzuk bere etxea utzi behar izan zuen auzokide baten fidantza lapurtu du Azora putre funtsak”. Hori dela eta, ostegunean (hilak 4), salaketa jarriko dute Donostiako epaitegian. Halaber, elkarretaratzera deitu dute ostegunean bertan, 12:45ean, epaitegiaren aurrean.