Phokara taberna zigilatu dute udaltzainek

Sanchez Toca eta Hondarribia kaleekin izkina egiten duen Pokhara taberna zigilatuta dago joan den asteburutik. Udaleko iturrien arabera, tabernaren inguruko bizilagunek salaketa bat jarri zuten duela hilabete inguru, Pokharan musika altuegi zegoelako. Udal Ordenantzen Kontrol Unitateak egiaztatu zuen lokalak baimendutako mailaren gainetik jartzen zuela musika, eta tabernak musika altu ez jartzeko aginduei entzungor egin zionez, udaltzainek zigilatu egin zuten joan den larunbatean.
Atean Donostiako Udaltzaingoaren logoa daraman zinta bat jarri dute, eta taberna zigilatuta dagoela irakur daiteke.