Urumea ibaian isurketa bat izan dela salatu du Eguzkik
Gaur eguerdian isurketa berri bat izan dela ohartarazi du Eguzki talde ekologistak. Loiolako kuartelaren aldeko tutu batetik likido gorri bizi bat atera dela salatu du. Isurketak orduerdi inguruko iraupena izan duela esan du Eguzkik. Inguruko bizilagun batek abisatu diete Eguzkikoei, eta haiek larrialdi zerbitzuetara deitu dute. “Tutu horretatik sarri ateratzen omen dira aparrak-eta, baina gaurko isurketa, kolorea dela eta, bereziki ikusgarria izan da”, adierazi du Eguzkik.