Behobia-Donostia lasterketarako dortsalen erdiak baino gehiago agortu dira lehen egunean
58. Behobia-Donostia lasterketan izen emate epea atzo, maiatzak 3, zabaldu zen. Ordura arte, 7.180 izen-emate zeuden eginak lehen fasetik, eta atzo, 12:00etatik 21:00etara, 8312 izen-emate egin ziren, “dortsalen erreserba kendu zenetik daturik onena”, Fortuna K.E. antolatzailearen arabera.
30.000 dortsaletatik 15.492 izen-emate daude eginak.