Buenavistako jaiak berreskuratu dituzte
Buenavistan urteak daramate jairik gabe, gutxienez hogei urte pasatu dira azken jaiak egin zituztenetik. Auzo elkarterik ere ez dute izan urte luzez, eta hau berriz martxan jarri denean berreskuratu dira auzoko jaiak. Bizilagun batzuek ilusioz ekin diote jaiak berriz antolatzeko lanari, eta ekainean hiru eguneko egitaraua egingo dute auzoko parkean. Batez ere, auzoko haurrengatik antolatu dituztela adierazi dute, haurrek auzoetako jaiak izan ditzaten, eta gozatu ditzaten.
Ekainaren 9a, ostirala
19:00 Txupinazoa Mikeltxi DJarekin eta buruhandiekin.
19:30 Disko txiki festa Mikeltxi DJarekin.
21:00 Herri afaria (bakoitzak egindakoa).
22:00 Zezensuzkoa.
22:30 Mikeltxi DJa.
Ekainaren 10a, larunbata
11:30 Haurrentzako marrazki lehiaketa.
12:30 Buruhandiak.
16:00 Herri jolasak – ginkana.
16:15 Aurpegi margotzea.
16:30 Mus txapelketa.
17:30 Txokolate jana.
18:00 Txintxeta klipa eta Txorroskilo pailazoen ekitaldia.
20:00 El Tentakuloren kontzertua.
22:00 Leireren kontzertua.
Ekainaren 11, igandea
11:00 Puzgarriak.
11:00 Toka txapelketa.
12:00 Buruhandiak.
14:30 Herri bazkaria.
16:30 Bingoa.