Familian bizikletaz bidaiatzen ikasteko hitzaldi bat eskainiko du Kalapiek ostegunean
Kalapie txirrindularien elkarteak hitzaldi bat emango du ostegunean, 18:30ean, elkartearen egoitzan (Iparragirre kalea, 8). Seme-alabekin bizikletaz bidaia bat prestatzeko moduari buruzkoa izango da, eta Kalapieko kide batek emango du hitzaldia.
Kalapiek ohar baten bidez azaldu duenez, “geroz eta familia gehiagok” erabakitzen dute turismoa bizikletaz egitea. “Bi gurpiletan bidaiatzea aukera ekologiko, ekonomiko eta dibertigarrienetako bat bihurtu da leku berriak ezagutzeko eta, aldi berean, oporrak familian pasatzen ditugun bitartean ariketa fisikoa egiteko. Garraiobide honek bizipen eta sentsazio berriak bizitzeko aukera ematen digu eta familia harremanak modu aktibo, iraunkor eta osasungarrian estutzen laguntzen digu”, nabarmendu du.
Hala ere, bidaia mota hau haurrekin egitera animatzea “zaila” izan daitekeela uste dute, aldez aurreko informaziorik izan ezean. “Baina guk badakigu posible dela, oso, eta, aldi berean, oso aberasgarria”, adierazi dute.
Hitzaldian hainbat gai jorratuko dira, hala nola, ibilbidea aukeraketa, planifikazio, hautatu beharreko materiala, elikadura eta segurtasuna bidaian zehar. Gainera, aholku praktikoak partekatuko dira.
Ekitaldia doakoa izango da, baina beharrezkoa da galdetegi honen bidez izena ematea: Izen emateko galdetegia.