"Noiz arte onartu behar dugu natura zabortegi bihurtzea eta udalek beste alde batera begiratzea?"
Martutenen, Okendotegi bidean, AHTaren lanak egiten ari diren zonan zabortegi bat dagoela salatu du irakurle batek, Anartz Beobidek. “Bideoan ikusten dena dagoenaren puska txiki bat baino ez da. Okendotegi bidearen bukaeran AHTaren obrak dauden eremuan, Astigarragara ateratzen den bidearen inguruan (Txurriategi baserrira zijoan bidean) zabor pila bat dago. Noiz arte onartu behar dugu natura zabortegi bihurtzea eta udalek beste alde batera begiratzea?”.