Bera Bera eremua berrurbanizatuko dute
Aieteko Bera Bera eremua berrurbanizatzeko proiektua proiektua onartu du Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak. 1.642.187 euroko aurrekontua dauka proiektuak, eta lanak adjudikatzeko prozesua abiatu beharko du orain udalak.
Zehazki, Hegaztien pasealekuko bi zati berrurbanizatuko dituzte, eremuaren irisgarritasun eta komunikazio arazoak konpontzeko. Izan ere, Eneko Goia alkateak azaldu duenez, zirkulazio arazoak egon ohi dira zona horretan, eta zirkulazioa baretzea eta espaloiak hobetzea du helburu proiektuak.