Iraia Iparragirrek futbola utziko du
Realak jakinarazi duenez, Iraia Iparragirre futbol jokalari lasartearrak ekainaren 30ean bukatuko du klubarekin duen kontratua, eta erretiroa hartuko du. Hau da, zortzi urtez futbolaren mailarik gorenean aritu ondoren, futbola utziko du.
Klubak eskerrak eman dizkio Iparragirreri zortzi denboraldietan erakutsitako “profesionaltasun eta dedikazioagatik”. Era berean, bere etorkizun pertsonalerako onena opa dio. “108 partida jokatu ondoren, kapitainak ilusioz beteko ditu elastiko errealistarekin dituen azken bi konpromisoak”, gaineratu du Realak.
Gipuzkoarrak, berriz, esan du “oso lasai” dagoela eta belaunaldi berriei “testigua pasatzeko garaia” iritsi dela.