Puto Yanu rap abeslaria aleka ari da kanta berriak aurkezten
Denbora batez agertokietara igo gabe egon ondoren, Puto Yanu rap abeslari donostiarra bueltan da. Depresio arazoengatik aparte samar ibili den arren, sortzeari eta konposatzeari ekin dio berriz ere. Iaztik sei abesti berri aurkeztu ditu aleka, eta Bucle izenekoa da berriena.
Puto Yanuk hogei urteko ibilbidea darama raparen munduan. Besteak beste, Revolutionary Brothers donostiarrekin eta King Konsul abeslariarekin aritu izan da. Une honetan, lan labur berri bat argitaratzeko asmoa du.