Bulebarreko zirkulazioa itxita egongo da igandean, Itzulia eta Enpresen Lasterketa direla eta
Bi kirol probak eragina izango dute igandean Donostian: Emakumeen Euskal Herriko Itzuliak eta Enpresen Lasterketak. Horrela, bereziki Erdialdean, Grosen, Antiguan eta Amaran zirkulazio mozketak eta aldaketak egingo dituzte. Aldaketa nabarmenena Bulebarrekoa da, eremu horretako zirkulazioa itxita egongo baita 07:00etatik 22:00etara. Enpresen Lasterketa 10:00etan abiatuko da Alderdi Ederretik, eta 11:30ean amaituko da leku berean. Itzuliari dagokionez, 15:39an abiatuko da Bulebarretik, eta 19:30ak aldera bukatuko da, leku berean.
Kirol proba horiek eragina izango dute ere TAO zerbitzuan, taxi zerbitzuan, autobus zerbitzuetan (Dbus, Lurraldebus eta Ekialdebus) eta lurpeko aparkalekuetan. Aldaketa eta itxiera guztiak udalaren webgunean kontsultatu daitezke, zehatz mehatz.