Salgai daude minbiziaren aurkako lasterketa eta martxa solidarioan parte hartzeko dortsalak
Minbiziaren Aurka Gipuzkoan Lasterketa eta Martxa solidarioaren 9. edizioa egingo dute maiatzaren 21ean, Donostian. Aurten, elkarteak helburu bat ezarri du: 650 paziente eta senide artatzea lasterketako eta martxako dortsalekin lortutako diru bilketari esker.
Lasterketak bost kilometroko distantzia izango du, eta 10:00etan hasiko da. Alderdi Ederren hasi eta amaituko da. Lasterketaren ondoren, martxa eta ipar martxa egingo dituzte. 11:15ean abiatuko dira Alderdi Ederretik, hiru kilometroko distantziarekin, eta irteera puntu berera itzulita.
Gainera, dortsala erosita, hainbat enpresak emandako oparien zozketan parte hartzeko aukera izango da: Erreala, sinatutako kamiseta bat eskaini duena, Londres hotela, La Perla, Donostiako Tenis Elkartea, Martin Berasategi, Ternua, Hegalak eta Ekomodo. Era berean, lasterketara edo martxara joan ezin duten pertsonek dortsal solidarioa erosteko aukera dute beraien ekarpena egin ahal izateko.
Martxak atera baino lehen, 10:45ean Zumba ekitaldi bat eskainiko da Eureka Danceren eskutik.
Dortsalak, kamiseta barne, hemen eros daitezke: https://www.rockthesport.com/es/evento/ix-lasterketa-eta-martxa-minbiziaren-aurka-gipuzko . Aurtengo berritasun gisa, dortsalak Garberako, Urbileko eta Easoko Eroski supermerkatuetan eskuratu daitezke, baita elkarteak Donostian duen egoitzan ere (Loiolako Erriberan).