Udalak bertan behera utzi ditu Marañon Doktorearen pasealekuan egin behar zituen lanak
Marañon Doktorearen pasealekuan irisgarritasuna hobetzeko lanak bertan behera uztea erabaki du Donostiako Udalak, Lantxabe auzo elkartearen kexen ostean. Lanek Jauregi kalearen eta Goiko Galtzada Berri kaleen artean noranzko bat kentzea aurreikusten zuten, eta hain zuzen ere, erabaki horren aurka agertu dira bizilagunak, autoz ibilbide handiago bat egitera behartuko lituzkeelako aldaketa horrek.
Lanek 312.753,32 euroko aurrekontua izan behar zuten, eta aste honetan hasi eta bi hilabetez luzatzea aurreikusten zen. Udalak adierazi du “traba” egiten duten zuhaitzak kenduko dituztela, eta horretarako, beste bi egun beharko dituztela. Gainerako lanak bertan behera utzi dituzte, beste aukera batzuk aztertzeko.