Hego Euskal Herriko dantzen emanaldia egingo dute larunbatean Añorgan
Hainbat haur, Añorgako Dantzari Txiki Egun batean dantzan. (Argazkia: Añorgako Dantzari Txiki Eguna) Añorgako Arkaitz dantza taldeak emanaldi berezia prestatu du astebururako. Hain zuzen ere, Hego Euskal Herriko askotariko dantzez gozatu ahalko da auzoko frontoian, larunbatean (hilak 13), 19:00etan.
Gipuzkoako dantzekin hasiko dira, eta honakoak egingo dituzte: ezpata dantza, agurra eta san joan, Hormatxulo eta Ehun Dukatekoa doinu zaharrekin. Bizkaiko dantzak izango dira bigarrenak: agintariena, launakoa, banako zaharra, ezpata dantza, matelota (Lapurdi), kaxarranka eta Arratiako fandango eta arin arina. Jarraian, Arabakoen txanda izango da: pasacalles, dantza, lau-kaleen dantza eta jota dantzatuko dituzte. Azkenik, Nafarroako dantza hauek eskainiko dituzte: pasacalles, dantza, modorro eta jota.


