Ramon Ormazabal hil da, Donosti Berri elkarteak bere mendeurrenean omendu zuen bizilaguna
Amarako Donosti Berri elkarteak 100 urte bete zituen iaz, eta mendeurrena ospatzeko hainbat ekitaldi egin zituen. Besteak beste, elkarteak bezala azken 100 urteotako historia bizi duten bizilagunak omendu zituen, tartean, Ramon Ormazabal Agirre.
Abenduan joan ziren hari bisita egitera eta Iñaki Egañak elkartearen mendeurrenaren harira auzoaren historiari buruz idatzitako Irutxulo Zar, Donosti Berri. Amarako istorio bat liburua oparitu zioten.
Ormazabal larunbatean hil zen 100 urterekin. Bihar, asteartea, hileta egingo dute Amarako karmeldarren elizan, 19:30ean.