"Diru asko baduzu etxebizitza merkea da, eta diru gutxi baduzu garestia"
Borja Corominas Fisas (Bartzelona, 1978) PPren alkategaia hobeto ezagutzeko elkarrizketaren bideoa ikusgai duzue.
Altzako Auditz Akular eremua aukeratu du Corominasek, han etxebizitza ugari eraikitzearen aldeko apustua egiten duelako, etxebizitzaren arazoa konpontze aldera. Estilo informaleko elkarrizketa honetan, askotariko galderak erantzun ditu Alderdi Popularrekoak: Donostiako zein pertsonaia historikorekin identifikatzen duzu zeure burua? Gustuko duzun saltoki bat? Aste Nagusian, zer plan egin ohi duzu? Beste alkategaien artean, norekin egingo zenuke otordu on bat? Bestalde, bost alkategai nagusien artean, euskaraz ez dakien bakarra da Corominas, eta euskararen zer nolako harremana duen galdetuta, esan du “inbidiazko harremana” duela.
Elkarrizketa informal honez gain, elkarrizketa formala ere egin dio hedabide honek Corominasi, eta pasa den ostiralean argitaratu zen, astekarian eta webgune honetan; hemen irakur dezakezue.