Danborrada berriak sortzeko izen emate epea zabalik
2024ko San Sebastian egunean danborrada konpainia berri bat atera nahi dutenak dagoeneko hasi daitezke prestaketa lanekin. Izan ere, Donostiako Udaleko Festak atalak ireki du danborrada berrientzako izen emate epea, Donostiako elkarteentzat.
Hilaren 31ra arte egongo da zabalik epea, eta interesa dutenek donostiakofestak@donostia.eus helbidera mezu bat idatzi beharko dute; ondoren, izena emateko esteka emango diete. Helduen danborradei dagokienez, Parte Zaharrean eta Erdialdean ezin da danborrada berririk sortu, eta, gainontzeko auzoetan, libre dauden ordutegiak kontsultatu beharko dira. Bestalde, hemen kontsultatu daitezke helduen danborraden arauak.