Maria Españak Ibaeta Basketen jarraituko du
Maria España jokalariak Ibaeta Basketen jokatzen jarraituko du, beste denboraldi batez berritu baitu kontratua Ibaeta Basketekin. Ligan puntu gehien sartu dituen estatuko jokalaria da, eta Azu Muguruzaren aginduetara jarraituko du 2023-2024ko denboraldian. Jokalari garrantzitsua da España, eta Ibaeta Basketeko kapitaina ere bada, Yurena Diazen ondoren. Hain zuzen ere, Diazek ere berritu du klub donostiarrarekin.