Yurena Diazek beste denboraldi batez jokatuko du Ibaeta Basketen
Yurena Diaz, Ibaeta Basketeko jokalaria. Ibaeta Basketen kapitain Yurena Diazek kontratua berritu du, eta beste denboraldi batez jokatuko du klub donostiarrean. Eskarmentu handiko jokalaria da Diaz, eta joko antolatzaile eta eskolta gisa jokatu ohi du jokalari kanariarrak. 2020-2021eko denboraldian iritsi zen Ibaeta Basketera, Cadi la Seu klubetik.


