Doan bisitatu ahal izango da San Telmo Museoa maiatzaren 18an, 20an eta 21ean
Museoen Nazioarteko Eguna izan ohi da maiatzaren 18a, ICOMek (International Council of Museums) 1977an horrela izendatu zuenetik. Aurten, Museoen Eguneko gai nagusia Museoak, jasangarritasuna eta ongizatea da, eta museoen zeregina nabarmendu nahi du, praktika iraunkorrak eta pertsonen eta komunitateen ongizatearen hobekuntza sustatzen dituzten erakundeak diren aldetik.
Jarduerei dagokionez, ohi bezala, egitarau berezia prestatu San Telmo Museoak. Museoen Eguna dela eta, maiatzaren 18an, 20an eta 21ean sarrera doakoa izango da. Maiatzaren 18an, osteguna, museoa ezagutzeko bisita gidatuak eskainiko dituzte, 12:00etan euskaraz eta 17:00etan gaztelaniaz. Bisita horiek doakoak izango dira, baina aldez aurretik museoaren webgunean erreserbatu beharko dira.
Egun berean, 19:00etan, Francisco Escudero Musika Kontserbatorioko kantu ikasleek errezitaldia eskainiko dute elizan. Sofia Chaconek, Andrea Floresek (sopranoa) eta Itziar Beitiak (pianoa) hamabi pieza interpretatuko dituzte, zerikusia dutenak museoko bildumen piezekin. Sarrera librea izango da lekua bete arte.
Larunbatean eta igandean, maiatzak 20 eta 21, goizez (11:00+12:00+13:00), elizan zein klaustroan musika emanaldiak eskainiko dituzte Francisco Escudero Kontserbatorioko ikasleek. Sarrera librea izango da lekuak bete arte.
Gainera, maiatzaren 20an, 19:00etan, dantza emanaldiak izango dira elizan, Udalaren Musika eta Dantza Eskolaren eskutik. Hiru dantza mota izango dira: euskal dantza, garaikidea eta dantza klasikoa. Kasu honetan, lekua webgunearen bidez erreserbatu behar da.