Villabonako eraso homofoboa salatzeko elkarretaratzea egingo dute Bulebarrean
Joan den igande goizaldean Villabonan bikote batek jasan zuen eraso homofoboa salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur, 19:00etan, Bulebarrean. Erasoa 04:30ak aldera gertatu zuen, bikote homosexual batek, bietako baten izebak eta beste bi senide gau giroaz gozatzen ari zirela, Villabonako taberna baten kanpoaldean.
Bikotea duela hilabete iritsi zen Kolonbiatik Villabonara, bikote homosexual gisa, Euskal Herrian lasaiago biziko zirelakoan. Hala ere, igandeko gertakariek ez dute berbera erakusten: “Ez dugu marikoi zikinik nahi, ez dugu atzerritar zikinik nahi!” oihuen artean gogor jipoitu baitzituzten. Horietako bat botila batekin zauritu zuten, eta Donostia Ospitalera eraman zuten.
Erasoa salatzeko elkarretaratzea Donostiko Asanblada TransBolloMarikak antolatu du, Eraso homofoboei erantzun transfeminista lelopean.