Doan bisitatu ahal izango da Eureka! Zientzia Museoa gaur

Museoen Nazioarteko Eguna da gaur, eta bisitari guztiek doan sartu ahal izango dute gaur Eureka! Zientzia Museoko erakusketa iraunkorrera eta planetariumera.
Bi saio astronomiko eskainiko dituzte zuzenean, unibertsoa nolakoa den jakiteko. “Gainera, eguzkiak lurrean bizia egotea ahalbidetzen duen energia nola ematen duen ikusiko dugu, baita gure planetak bere erradiaziotik nola babesten gaituen ere. Azkenik, datozen egunetan iluntze aldera Donostiatik ikusiko ditugun konstelazioak eta planetak deskribatuko dira”, jakinarazi du museoak.
Museoak 10:00etatik 19:00etara zabalduko ditu ateak, eta planetariumeko zuzeneko saioei dagokienez, 17:15ean euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz izango dira.