Elkarretaratzea egingo du mugimendu feministak Orioko erailketa matxista salatzeko
Mugimendu feministak elkarretaratzea egingo du bihar 19:00etan, Orioko hilketa matxista salatzeko. Emakumeen mundu martxak antolatu du mobilizazioa eta ondorengoa adierazi du: “Emakumeon aurkako indarkeriak ez duela etenik izango gizartea egituratzen duen matxismoarekin amaitu arte”.
Mugimendu feministaren ustez, “indarkeria hau sistema heteropatriarkalaren ondorio da. Sistema biolento batean bizi gara bai emakumeok, baita heteroarauan sartzen ez diren gorputzak ere. Haien bakeak gure guda izaten jarraitzen baitu. Honekin bukatu beharra daukagu, nazkatuta gaudelako gure egunerokotasuna indarkeriaz bizitzeaz eta azken muturrean erailak izateaz”.
“Ozen esaten dugu feminismoaren bidea dela soilik gizartea errotik aldatuko duen bidea”, gaineratu dute.