Niña Coyote eta Chico Tornado donostiarrek irabazi dute euskal disko onenaren MIN saria
Musika independentearen 2023ko MIN sariak banatu zituzten asteazken gauean Mallorcan, eta Niña Coyote eta Chico Tornado bikote donostiarrak euskarazko disko onenaren saria eskuratu zuen, Etxepare Euskal Institutuaren eskutik. Donostiarrak hirugarrenez izan dira sarituak Union Fonografica Independiente elkarteak antolatzen duen sari banaketan.
Niña Coyote eta Chico Tornado Vs Don Condor eta Ñora Alacrán diskoarengatik saritu dituzte donostiarrak. Rock musika egin ohi du bikoteak, baina cumbia-surf estiloan murgildu dira disko horretan.
Bestelako sariei dagokienez, Antonia Fontek irabazi du katalanezko disko onenaren saria Un Minut Estroboscòpica diskoarengatik, eta Tanxugueirasek galizierazko disko onenarena, Diluvio lanarengatik. Urteko disko onenaren saria, aldiz, Los Estanquesek eta Anni B Sweetek irabazi dute, Burbuja Cómoda y Elefante Inesperado diskoarengatik. Palmares osoa hemen kontsultatu daiteke.