Kattalin Ansorena: «Inondik inora ere ez dugu bermatuta zazpi orduko isiltasuna»
Donostiako Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak, 7 Ordu Lo plataformarekin bat eginez, “performance erreibindikatzailea” antolatu du datorren ostegunerako, maiatzaren 25erako. Virginia Imazek zuzenduko du, eta Klara Mendizabal sopranoak eta Iker Lauroba abeslari eta gitarra jotzaileak ere parte hartuko dute, hogeiren bat pailazorekin batera. Parte Zaharreko kaleetan barrena ibiliko dira, 19:00etatik 20:00etara, sudur gorria eta pijama jantzita. Kattalin Ansorena (Donostia, 1986) Parte Zaharreko bizilagunak adierazi duenez, posible da neurri batzuen bidez auzoko zarata apaltzea.
Irakurri esteka honetan Gipuzkoako Hitzak Kattalin Ansorenari egin dion elkarrizketa.