"Barack Obama oso pertsona eta pertsonaia garrantzitsua da"
Marisol Garmendia Beloki (Zaldibia, Gipuzkoa, 1963) PSE-EEren alkategaia hobeto ezagutzeko elkarrizketaren bideoa ikusgai duzue.

Donostiako Udaletxeko bere bulegoa aukeratu du Garmendiak, “langile sutsua” delako, eta bertan lan egiten duelako. Estilo informaleko elkarrizketa honetan, askotariko galderak erantzun ditu alkategai sozialistak. Donostiako zein pertsonaia historikorekin identifikatzen duzu zeure burua? Pintxo bat jateko leku bat? Aste Nagusian, zer plan egin ohi duzu? Beste alkategaien artean, norekin egingo zenuke parranda? Aurrerapen gisa, Garmendiak dio ez lukeela beste alkategai batekin parrandarik egingo.
Elkarrizketa informal honez gain, elkarrizketa formala ere egin dio hedabide honek Garmendiari eta pasa den ostiralean argitaratu zen, astekarian eta webgune honetan; hemen irakur dezakezue.